Hala, etzi, hirugarren mailako futbol taldearen partidua ikustera joandakoen artean otar bat eta UDAko materialarekin osatutako sorta bat zozketatuko dituzte. Aretxabaletako taldeak Aurrera Ondarroaren aurka jokatuko du (16:30) eta zuzendaritzako kideek bertaratzeko deia egin dute: "Oraingoan ere etorri Ibarra girotzera, taldeak guztion babesa behar du eta".