Iaz egindako memoriaren eta diru kontuen berri emango dute eta horiek onartuko dituzte lehenengo kontrakorik ez bada. Gero aurkeztuko dute aurtengo gestio plana, eta zuzendaritza batzordeak egindako akordioen berrespena ere eskatuko dute. Eta zuzendaritza batzordea osatuko duten kide berriak aukeratuko dituzte bukatzeko; hiru lagunek utziko dute hori eta beste hiru lagun sartuko dira. Bukatu aurretik galderak egiteko aukera ere izango dute bazkideek.
ETBko Burubero saiora
Bestetik, ETBko Burubero saiora ikusle joateko gonbidapena jaso dute Basotxoko erretiratuek. Apirilaren 1ean, egubakoitza, izango da; autobusa hartuko dute 14:30ean eta itzuliko dira 20:30ean. Izena aurrez eman beharra dago Basotxoko bulegotik pasatuta (astelehenetik egubakoitzera, 11:00-12:00). Egun horretan Kurtzebarri institutuko ikasleak ere joango dira.