"Eguerdian bai, ibili zen jendea. Erain ekimenekoak ere pilotalekura gerturatu ziren euren ekitaldia amaitu eta berehala, eta eguerdi partean jendea gerturatu zen. Arratsaldean, ostera, lasaiago egon zen dena, ezin dugu esan aurtengoak sekulako arrakasta izan duenik", adierazi du Idoia Elexpuruk. Hala, joan den astean Arrasateko Merkemerkaua ekimenean moduan, Aretxabaletako Ixadebalden ere komertzioei eguraldiak bizkarra eman die.