Izan zaitezke euskaltzalea, feminista izan gabe? Eta feminista euskaltzalea izan gabe? Zer du ikasteko feminismoak euskalgintzatik? Eta euskalgintzak feminismotik? Horien eta gehiagoren gainean jardungo dute kontu kontari Agirrek eta Eskisabelek eguaztenean, martxoak 9.
Udalak, Loramendi elkarteak, Udal euskaltegiak, Kurtzebarri eskolak, Arizmendi ikastolak eta Huhezik antolatu dute elkarlanean, eta herritar guztiak gonbidatu gura dituzte haiekin batera hausnartzera, zalantzak argitzera eta kontu kontari jardutera.