Erain Debagoiena aurkeztu eta sinadurak jasotzen hasiko dira bihar

Mirari Altube Arrese 2016ko martxoaren 4a

Erain Debagoiena ekimenari babesa eman dion Aretxabaletako taldea.

Aretxabaletan ere jarriko dute abian Erain Debagoiena ekimena. Joan den zapatuan, Arrasaten egindako ekitaldian, hainbat esparrutako aretxabaletarrek eman zioten babesa, eta orain, herritar guztiei aurkeztu gura diete hori. Arkupen da ekitaldia, bihar, zapatua, 11:00etan.

Han azalduko dituzte zer den Erain Debagoiena; nondik datorren, nora joan gura duen eta zein den helburua. Arrasaten aurkeztutako legez helburua ekainaren 12an jarri dute, orduan egingo den herri galdeketan, hain zuzen ere. Eta hara bidean eman beharreko pausoak aurkeztuko dituzte biharko ekitaldian. 

Sinadurak jaso 

Galdeketa posible izan dadin sinadurak jaso behar dira lehenengo; Debagoieneko 65.000 biztanleren %10 baino gehiagoren sinadura lortu beharra dago. Eta zapatuan bertan hasiko dira horiek jasotzen Aretxabaletan eta beste hainbat herritan. 

Erain Debagoienako kideek herritar guztiak gonbidatu gura dituzte biharko aurkezpenera, ekimena ezagut dezaten batetik, eta galdeketarako bidean harekin bat egin dezaten bestetik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak