"Prezioak beheraino jaitsiko ditugu oraingoan ere, eta zelan ez, kalitatezko generoa eskainita betiko legez", iragarri du Idoia Elexpuruk, Aretxarte merkatarien elkarteko presidenteak, eta gaineratu du: "Ikusi; ikusitakoak probatu; eta dastatu ere egin ahal izango da egun guztia iraungo duen azokan". Arratsalde partean, gainera, umeendako tailerrak egingo dituzte, gurasoak lasai ibil daitezen azokan; 16:30etik 19:30era bitartean izango da hori.
Hamabost merkatari baino gehiago elkartuko dira han. Hona hemen horiek: Amaia ume denda; Asensio; Atai; Begira; Belar Meta; Brasileña; Gertu; Hankabeltz; Haurrak; Kilima; Mari Merke; M-5; Tinta Beltza; Titare; eta Zubia oinetakoak. Jatekoa eta edatekoa eskainiko dute hain zuzen, Hankabeltzek, Gertuk eta Brasileñak. Horiekin batera Txakoli tabernak ere jarriko du postua, eta horrek ere jatekoa eta edatekoa eskainiko ditu. Kurtzebarri eskolako ikasleek, bere aldetik, ikasketa bidaiarako dirua eskuratzeko postua jarriko dute.
100 euroko txartelen zozketa
Ixadebaldetik pasatutako bezeroen artean zozketa egingo dute azoka itxi aurretik. 100 euroko hiru txartel zozketatuko dituzte, Aretxarteko dendetan gastatzeko. "Ez dago esan beharrik herritar guztiak daudela gonbidatuta; ez dira damutuko!".