Lehen saioa zapatuan da, 10:00etan, udaletxe zaharrean, eta eztabaidatuko duten gaia: Zutik EHtik gaur egun arteko balantzea eta testuingurua. Txostenean defendatzen den tesi nagusia bozkatuko dute orduan.
Martxoan emendakinak
Bigarren saioa martxoaren 19an izango da eta eztabaidarako gaiak honako hauek: proiektu politikoa; eskaintza independentista; taktikaren garapena; gatazkaren konponbidea; eta antolaketa. Gai horien gaineko emendakinak aurkezteko aukera egongo da egun horretan.
Eta hirugarren saioa apirilaren 16an egingo dute. Batzar erabakitzailea izango da ordukoa, eta emendakinak bozkatu ostean behin betiko txostena aurkeztuko dute.