Astelehenean, otsailak 29, Lourdes Basterretxea mendizaleak Afrikako Kilimanjaro mendi ezagunaren gainean jardungo du. Martitzenean, eskarmentu handiko mendi gidari den Martin Elortzak Zermatt eta goi ibilbidea izango ditu berbetarako gai. Eta eguaztenean Luismi Egiluz eskalatzaileak Islandiako Vatnajokull glaziarraren gaineko irudiak eta han bizi izandakoak ekarriko ditu. Hitzaldi guztiak Arkupen dira, 19:00etan.
Domekan, Zaraiako itzulia
Domekan, martxoak 6, ostera, mendi ibilaldia egingo dute astea bukatzeko. 08:00etan elkartuko dira Azbe lantegi alboan eta Zaraia mendilerroari buelta emango diote.