Eidabe Ekimeneko Jon Zubiagak eta Olatz Pagaldaik Futbolariak eta printzesak ikuskizuna eskainiko dute domekan, 12:00etan, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.
7 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako umorezko antzezlana da. Bertan, estereotipo sexistetatik eta genero etiketetatik ihes egiteko beharra duten bi gazte dira protagonista. Kantak, dantzak eta txotxongiloak ere baditu ikuskizunak. Sarrera da hiru euro.