Nerea Etxabe zinegotziak kargua utzi du

Mirari Altube Arrese 2016ko ots. 17a, 12:27
Nerea Etxabe, Unai Elkoro alkatearen alboan, agintaldiko lehen osoko bilkuran.

Atzo, martitzena, egindako ezohiko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak Nerea Etxabe Otadui zinegotziaren kargu uztea. EAJren zerrendan hurrengo datorrena proposatu dute haren ordezko: Karmele Uribarri Urresti.

Unai Elkoro alkateak irakurri zuen Etxabek aurkeztutako idatzia, eta haren bitartez jakinarazi zuen Bilbon jardunda lanean "oso zail" duela udaletxean egiten diren bileretan izatea, baita dituen "ardurei heltzea" ere. Hain zuzen Gizarte Zerbitzuen batzordeburua izan da agintaldia hasi zenetik.

Zerrendan hurrengoa 

Alkateak iragarri zuen EAJren hauteskunde zerrendan hurrengo datorrena proposatuko diotela hauteskunde-batzordeari zinegotzi izateko: Karmele Uribarri Urresti. Portugaleten jaioa Aretxabaletan bizi da azken urteotan. Hurrengo osoko bilkuran hartuko du kargua horrek behin onespena jasota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak