Urtarrileko azken aste bukaeran hasitako txapelketak aurrera jarraitzen du, eta dagoeneko agerian geratu da zeintzuk izango diren aurrera egingo duten bikoteak: "Aste bukaera honetako partiduen ostean, pena handiarekin, baina, bikote batzuk bakarrik jarraituko dute aurrera", jakinarazi dute antolatzaileek, UDAko kideek.
Aurrekoetan legez harmailak betetzea da antolatzaileen helburua, eta hala, giro ona sortu frontenisaren inguruan.
