"Haizearen gorabeherak tarteko, borondatea badagoela ikusi da", esan zuen Jasone Gorroño ekimenaren bultzatzaileetako batek. "500 kriseilu jarri genituen salgai, eta faltan egon dira. Gaur ekitaldira ere 600 bat lagun etorri dira", gehitu zuen.
Trikitilariek, txalapartariek, bertsolariek... borobildu zuten Ibarra kiroldegi aurreko zelaian egindako ekintza. "Erabakitzeko nahiak batu gaitu hemen", esan zuen Maider Garaik han irakurritako testuan. "Batzen gaituena desberdintzen gaituenaren gainetik jartzeko garaia da. Ahalmena badugula sarritan erakutsi dugu eta orain inoiz baino gehiago indarrak batu behar ditugu", gehitu zuen. "Herri bat gara, Euskal Herria. Erabakitzeko eskubidea dugu, eta hori gauzatzeko, herritarron garaia heldu dela ozenki aldarrikatuko dugu gaur, kriseiluak lau haizetara askatuz eta bihar, hautestontziak betez", azpimarratu zuen.
Hori horrela, Euskal Herriko beste zenbait herritan bezala, Debagoieneko bederatzi herrietan ere herri galdeketak egongo dituztela azaldu zuen