Kantuan eta eskean dabiltza Santa Ageda neska-mutilak

Mirari Altube Arrese 2016ko ots. 5a, 12:41
1997an jaiotako hainbat neska-mutil gaur, otsailak 5, Herriko Plazan.

Atzo, Santa Ageda bezpera, auzorik auzo eta baserririk baserri jardun zuten kantuan eta eskean 1997an jaiotako kintoek, eta gaur, otsailak 5, kalean dabiltza. Ilunkaran, 19:00etan, lehen dantza saioa egingo dute Herriko Plazan.

Ohitura da Aratusteak bitartean domeka guztietan egitea dantzan Santa Ageda neska-mutilek, eta aurten bakarra dute horretarako. Hala, egunok ondo aprobetxatu gura dituzte 1997an jaiotako ia 60 aretxabaletarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak