Aratusteak 2016

Badatoz, badatoz… Aratusteak!

Mirari Altube Arrese 2016ko ots. 4a, 10:16

Kuadrilla meategira bidean, iaz.

Azken orduko ukitutxoak egiten dabiltza herriko kuadrillak Aratuste-domekako mozorroei, eta Azbe lantegiko eraikinean karroza gehienak gertu daude. Izan ere, aretxabaletarrak Aratusteak noiz hasiko zain daude, joan den zapatuan Txapel Txinek horiek iragarri eta gero. 

Kuadrillek girotuko dute, beste behin, Aratuste-domeka, eta, euria izan edo elurra egin, ez ditu ezerk etxean geraraziko. Udalak, berriz, balkoiak apaintzera gonbidatu ditu herritarrak, eta originalenak saria izango du: 200 euro Aretxarteko dendetan gastatzeko. 

Hona egitaraua osorik:

Aratuste-domeka

  • 10:00etan, diana txistulariekin.
  • 11:45ean, Txino dantza Santa Ageda neska-mutilekin.
  • 12:00etan, kuadrillen kalejira.
  • 13:00etan, kalejira Akelarre txarangarekin.
  • 14:30ean, herri bazkaria kiroldegian, Mikel DJak girotuta.
  • 18:00etan, kalejira kiroldegitik Herriko Plazara txarangarekin.
  • 18:45ean, mozorro lehiaketaren sari banaketa ekitaldia (bost sari, 160 eurokoa bakoitza, 16 urtetik gorakoen artean, eta beste bost sari, 16 urtetik beherakoen artean).
  • 19:00etan, Santa Ageda neska-mutilen dantza saioa.

Aratuste-martitzena

  • 10:30ean, Haurrak plazan elkartu eta dantzan egingo dute.
  • 11:00etan, kalejira Irulitza txarangarekin.
  • 16:00etan, kalejira Irulitza txarangarekin.
  • 17:30ean, buruhandiak txarangarekin batera.
  • 20:00etan, Txinen hileta. Santa Ageda neska-mutilek zerraldoa eramango dute Mitarte kaletik Herriko Plazaraino, han erretzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak