Euriak kikildu barik Salluenten izan dira herritarrak

Mirari Altube Arrese 2016ko otsailaren 3a

Andoni Illarramendi parrokoa umeei azalpenak ematen.

Eguraldi txarrarekin parrokian elkartzea bazen ere asmoa herritarrek Apotzagaetxebarri auzoko Salluente ermitara joan gura izan dute gaur, otsailak 3, San Blasi bisita egitera.

Ermita lepo bete zen meza entzuteko eta bedeinkapenerako Arizmendi ikastolako Almeneko umeak ere iritsi ziren motxilak jatekoz beteta. Andoni Illarramendi parrokoak zein izan zen San Blas azaldu die eta otoitz txiki bat ere egin dute elkarrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak