Irakurketa kluba antolatu dute haur liburutegian 3 eta 5 urte arteko haurrendako eta horien gurasoendako Bularretik mintzora egitasmo barruan. Urtarrilean egin zuten lehen saioa eta bigarrenez elkartuko dira oraingoan.
Irakurketa klubaren helburuak honako hauek dira: irakurketa sustatzea; kalitatezko euskal bibliografia ezagutzea; guraso eta haurraren arteko irakurketa giroa sortzea; gurasoak ozenki irakurtzen trebatzea; eta haurrek giro lasai batean gozatu dezaten lortzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.