Mus ikastaroa egingo dute Basotxon otsaileko bi astetan

Mirari Altube Arrese 2016ko ots. 1a, 12:58
Musean jokatzen.

Musean jokatzen irakatsiko dute otsailean, Basotxo erretiratuen elkartean. Saioak izango dira bi astean astelehenetik egubakoitzera bitartean, otsailaren 15ean hasita, eta ordutegia honako hau: 17:30etik 19:00etara. Irakaslea da Roman Lopez Rubio eta izena emateko epea zabalik dago.

Otsailaren 15etik 19ra eta 22tik 26ra emango dituzte eskolak. Izena emateko Basotxoko bulegotik pasatu beharra dago astelehenetik egubakoitzera bitartean (11:00-12:00); bazkideek debalde izango dute ikastaroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak