Oxel izan zen garaile eta bigarren geratu zen Odei, biek lan bikaina egin ostean.
Taldekako txapelketan, ostera, UDAk ez zuen zorte handirik izan eta lehen fasean kanporatu zuten. Hala ere, Andoni Martinek erakutsitako maila aipatu gura izan dute UDAko karate saileko ordezkariek.
Hurrengo hitzordua otsailaren 13an dute karatekek; senior mailako Euskadiko Txapelketa jokatuko dute orduan Gasteizen.