Aratusteak 2016

Pistola eskuetan duela iritsi da Txapel Txin Aretxabaletara

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko urt. 31a, 11:07

Herriko plaza neska-mutikoz bete zen Txapel Txini ongi-etorria egiteko. Txapel Txinek esan bezala, txapela jantzita joan ziren gehienak. Plazako arkupeetan gordeta zegoen Txapel Txin, eta horrelako batean agertu zen, pistola eta guzti, James Bond-en moduan. 

Txapel dotoreenei sariak banatu zizkieten, eta baita torrada lehiaketako irabazleei ere. Txapel dotoreenaren saria Susana da Silvak eroan zuen.

Torrada lehiaketa irabazleak izan ziren: 

  • 1. Basabe taberna
  • 2. Ariane Unanue
  • 3. Gaztelekua

Ondoren, txistorra eta sagardoa izan zuten jan eta edateko plazara joandakoek.

Dantzaldia

Neska-mutikoak DJ AviTxinek jarritako musikaren erritmoan ibili ziren dantzan herriko plazan. Modu horretan eman diete ongi-etorria Aratusteei Aretxabaletan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak