Berdintasun Sailak idatzia kaleratu du. Hona hemen:
"Haserre ez, oso haserre gaude. Beste behin ere, emakumeen aurkako indarkeria kasu baten aurrean gaudelako. Hasteko gure gaitzespen osoa eta salaketa irmoa adierazi nahi dugu eta bide batez Alicia haurraren amari bereziki eta senitarteko nahiz ingurukoei beren saminean bat egiteaz bat, gure babesa adierazi nahi diogu.
Emakumeen eta nesken kontrako biolentzia da gaur egun, emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena. Indarkeria mota honekin bukatzeko biderik eraginkorrena berdintasuna lortzeko lan egitea da zalantzarik gabe.
Guk, Aretxabaletako Udaletik gizarteari dei egiten diogu honelako indarkeria kasuen aurrean sentitzen duten gaitzespena adierazteko eta biolentzia honen aurka antolatzeko. Bide batez gogorarazi nahi dugu indarkeria mota hau emakumeei zuzendutako mehatxu tresna bat dela, egun indarrean dauden genero arauak aldatu ez daitezen.
Kontziente gara, emakumeon aurkako indarkeriak ez duela etenik, eta Alicia umearena aurtengo lehenengo kasua bada ere, gure zoritxarrerako ez da indarkeria matxistak eraildako azken emakumea izango.
Dena den, ezin dugu ahaztu, biolentzia matxistak aurpegi asko dituela; emakumeen aurkako eraso fisikoak, bortxaketak, oihuak, mehatxuak, hilketak, homofobia, lesbofobia, transfobia.… guztiak dira biolentzia matxista, guztiak dira gizarte patriarkal eta matxista baten refleju.
Emakumeon ahalduntzea, berdintasuna politiketan inbertitzea eta gizarte osoaren kompromisoa nahitazekoak dira, berdintasunean eraikitako gizarte bat erdietsi nahi badugu".