Aratusteen berri ematen izan da Txapel Txin ikastetxeetan

Mirari Altube Arrese 2016ko urt. 27a, 11:20
Txapel Txin Kurtzebarri eskolan eta Arizmendi ikastolako Basabeazpin.

Aratusteak badatozela iragarri die Txapel Txinek herriko bi ikastetxeetako neska-mutikoei, eta horiek pozik hartu dute berria. Zapaturako txapelak gertatzeko esan die eta Aratuste-domekarako mozorroak.

Asteko edozein egun jai egun bihurtzen da Txapel Txin agertuz gero. Hala, dantzan jardun dute harekin gaztetxoek eta umeek, eta galdera mordoa egin dizkiote. Zapatuko jaiaren berri eman diote horrek eta Herriko Plazara txapelarekin eta jai gogoz joateko gomendatu.

Zapatuko egitaraua

Hona egitaraua: 

  • 12:00etan, kalejira trikitilariekin eta Txapel Txinekin.
  • 17:00etan, umeendako zinema Arkupen: Marko makako.
  • 18:30ean, torrada lehiaketa Herriko Plazan.
  • 18:30ean, kale animazioa La troupe de la rue taldearekin.
  • 19:30ean, Txinpregoia Txapel Txinen eskutik. Ondoren, sari banaketak:

Txapel dotoreenari, 50 euro.

Torrada onenei:

1. saria: 100 euro eta Torratxin txapela

2. saria: 50 euro

3. saria: 30 euro

  • 19:45ean, Txistorra, sagardo eta torrada dastatzea.
  • 20:00etan, dantzaldia AviTxin DJarekin.
Erlazionatuak

Txapel Txin Kurtzebarri eskolan

Mirari Altube Arrese 2016 urt 27 Aretxabaleta

Txapel Txin Basabeazpin

Mirari Altube Arrese 2016 urt 27 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak