Lexuri Doyagueren kartela gertu dago Aratusteak iragartzeko

Mirari Altube Arrese 2016ko urt. 23a, 09:00

Kultura Sailak izendatutako epaimahaiak aukeratu du Aratusteak iragarriko dituen kartela. Lexuri Doyague arrasatearrak egindakoa da, koloretsua eta alaia. Aratuste-domekako bazkarirako txartelak, ostera, astelehenean jarriko dituzte salgai.

Guztira hiru kartel aurkeztu dituzte eta Doyaguerena izango da aretxabaletarrei Aratusteak iragarriko diena. Trukean 200 euro jaso ditu saritzat horrek.

Aratuste-domekako bazkaria

Bestetik, astelehenean, hilak 25, jarriko dituzte salgai Aratuste-domekako bazkarirako txartelak. Orain arte legez, kuadrillaka hartu behar dira txartelok Kultura Sailaren bulegoan (Arkupeko bigarren solairuan), eta ordutegia da 09:00etatik 14:30era. Helduen bazkariaren prezioa 16 euro da eta menua honako hau: paella berezia; txerri-masailak saltsan; goxua; eta kafea eta infusioak. Umeen menuak, ostera, 12 euroko prezioa du, eta jateko izango dute honako hau: makarroiak tomatearekin eta gaztarekin; hanburgesak saltsan patatekin; eta izozkia. Azken urteotan legez Ibarra kiroldegian izango da herri bazkaria.

Eta hori iritsi bitartean kuadrillek mozorroak eta muntaiak gertatzen jarraitzen dute. Dagoeneko hamar kuadrilla elkartzen dira Azbe lantegia izandako eraikinean, eta besteren batek gura izanez gero Arkupeko harreran eskatu behar du hango giltza. Horretarako arduradun bat izendatu behar du kuadrillak, arauak onartu eta 20 euroko fidantza ordaindu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak