Deia da 4 eta 12 urte arteko neska-mutikoendako eta horien gurasoendako, eta antolatzaileek guztiak animatu gura izan dituzte, "ibilaldi polita eta samurra" izango da eta. Hona zehaztu duten ibilbidea: Aretxabaleta, Izurieta auzoa, Mandogain, Naparrena baserria, Etxezuri baserria, Galartza auzoa eta Aretxabaleta.
Ekainera bitartean, hilabetean irteera bat egingo dute Guraso Foroak eta Murrukixok eta horien helburua da herriko bazterrak ezagutzea: "Inguruko menditxo, bide, bidezidor eta parajeak ezagutzea da asmoa, eta horiek berreskuratu eta erabiltzea", dio Murrukixoko kide Oier Etxebarriak. Eta, bide batez, naturarekin gozatu eta ondo pasatzea.