Gurutze Mujikaren oleoak ikusgai daude Oñatin

Mireia Bikuña 2016ko urt. 14a, 12:55

Paisajeetan oinarritutako 25 lan ipini ditu Aretxabaletan bizi den margolariak kultura etxean. Ura, elurra, zuhaitzak, animaliak eta lorak dira margolanetako protagonistetako batzuk. Erakusketa zabalik egongo da hilaren 24ra arte.

Ohial gainean egindako oleo lanak dira Areantza auzoan bizi den artistak  kultura etxean zintzilikatu dituenak. "Naturaz inguratuta bizi naiz, eta natura hartu dut oinarri lanak egiteko", esan du Mujikak.

Oñatiko erakusketarako lan batzuk propio egin ditu. Beste batzuk berriz, hasita baina bukatu barik zituen lanak dira. "Oleoz egindakoak izatean, denbora luzea behar da pintura ondo zikatzeko. Horrek guztiorrek, luzatu egiten du margolan bakoitzaren prozesua", azpimarratu du.

Inaugurazioa ekitaldia

Zapatuan, hilaren 9an, zabaldu zuten erakusketa. Ekitaldian egon ziren Gurutze Mujikarekin batera pintura taldean diharduten kideak, etxekoak eta lagunak. Han egon zen baita ere Luis Laskurain, Mujika pintura munduan hasi zenean irakasle izan zuena. "Asko eskertzen ditut adituen hitzak. Onerako eta txarrerako. Luisen bisita eta iritzia asko eskertu dut", dio Gurutze Mujikak.

Erakusketa ikusgai dago hilaren 24ra arte, 18:00etatik 20:00etara arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak