Giro ona eta partidu dotoreak izan dira Ibarra futbol zelaian. Debagoieneko selekzioak galdu egin ditu bi partiduak; Realak 5-0 hartu du mendean eta Athleticak 3-0. Hala ere, maila polita erakutsi dute debagoiendarrek.
Azken partiduan Athletic hasi da irabazten Realaren aurka, baina Nereak laster berdindu du partidua, eta azken minutuan, Eguzkiñek sartutako golak garaipena eman die gipuzkoarrei.