Azkoititik, Mutrikutik, Lazkaotik, Eibartik... etorri dira jokalariak eta debagoiendarrekin egin dute bat, Bergarakoekin, Aloñakoekin eta Arizmendikoekin, besteak beste. Infantilak izan dira jokatzen goiztiarrenak, eta Aloña Mendi izan da txapelduna. Eguerdi partean kadeteek jardun dute norgehiagokan (argazkietan), eta Anaitasuna izan da garaile. Arratsaldean, ostera, kimuek jokatu dute, eta Eibarko taldea izan da txapelduna.