UDAk klubeko webgunean bertan erakutsi ditu datozen urtetara begira dituen asmoak. 2019an Bigarren A mailan egon gura dute, eta hori lortzeko lanetako bat Ibarrako futbol zelaia bera birmoldatzea izango da; hala, webgunean aurkeztu duten moduan, Anoeta berriak izango duen itxura izango luke Ibarra berriak. Hirugarren mailan futbol zelaia txiki geratzen bazaie, pentsa zer egingo luketen goragoko kategorietan. Eta ez da lan bakarra izango, klubeko bazkideendako igerileku pribatua egin gura dutelako ondoko belargunean.