Aretxabaleta Abesbatzak kontzertuarekin girotuko ditu Gabonak gaur

Mirari Altube Arrese 2015eko abenduaren 27a

Aretxabaleta Abesbatza.

Urtero legez Gabonetako kontzertua eskainiko du Aretxabaleta Abesbatzak parrokian. Gaur, abenduak 27 da, 19:00etan, eta beste kantu batzuen artean Guridiren Ator mutil eta Iriarteren Gabon eguna heldu da abestuko dituzte.

Jose Luis Franzesenak jardungo du organoarekin eta bakarlariak izango dira Mariatxen Urkia, Mari Carmen Etxeandia eta Javier Lizarazu. Organoak lagun eginda abestuko dituzte Haendelen Alleluia eta Mozarten Laudate Dominun beste batzuen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak