Olentzero eta Mari Domingi motor gainean daude Kilimako erakusleihoan. Eta epaile lanetan jardun duen adituak honakoa baloratu du: sinplea, eta era berean, erakargarria; umeei zuzendutako mezu argia; argien erabilpen egokia; eta egindako lana. Irabazlea dela dioen plaka eta asteburu pasa jaso ditu saritzat Meritxell Serrato ugazabak Unai Elkoro alkatearen eskuetatik.
Gabonetako euskarazko mezurik politena, ostera, Belar Meta arropa dendarendako izan da. Idoia Elexpuru eta Uxue Erañak jakiz betetako otarra jaso dute.