Aretxabaleta: Gabon kantuek girotuta iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi

Mirari Altube Arrese 2015ko abe. 23a, 11:50
Olentzero eta Mari Domingi irudiak udaletxeko balkoian.

Urtero legez, Gabon kantuan joango dira bihar, abenduak 24, neska-mutikoak gurasoek eta txistulariek lagun eginda. 10:30ean elkartuko dira Herriko Plazan, zorroak gertu, balkoietatik botatakoak jasotzeko. Hori bukatutakoan, 12:00etan, Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira Herriko Plazara.

Ume guztiekin egoteko astia hartuko dute Olentzerok eta Mari Domingik eguerdi partean. Eta arratsaldean, 18:30ean, kiroldegitik irten eta herria zeharkatuko dute. Alde egin aurretik plazan geralditxoa egingo dute musika eskolako kideen Gabon kantak entzuteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak