Herriko kaleetan egingo dute lasterketa 16:00etan hasita eta ibilbidea honako hau izango da: Durana kalea (Pagaldai) - Otalora - Bedarreta - Txarapea - Markole - Araba ibilbidea - Mitarte - Durana kalea (Pagaldai). Bi buelta eman beharko diote korrikalariek ibilbide horri, guztira bost kilometro pasa eginez.
Izena egunean bertan emango da, 15:00ak eta 15:45 bitartean, Pagaldaixena lokalean (ez dago ordaindu beharrik). Eta lau modalitate zehaztu dituzte: norbanakoak, bikoteak, familiak eta kuadrillak. Bukatutakoan jatekoa eta edatekoa egongo dira.
"Helburua da urteko azken eguna aretxabaletarrok elkarrekin ospatzea takarradan eginez", diote antolatzaileek, eta datorren urtean denbora gehiagorekin eta "hobeto" antolatuko dutela iragarri dute.