Demetrio Iriarte, lehen lehendakaria, eta ehun urteko bazkide bi omendu dituzte Basotxon

Mirari Altube Arrese 2015eko abenduaren 22a

Elkartearen lehen lehendakaria izan zen Demetrio Iriarte eta haren kintako bazkide bi, Natividad Rodriguez eta Angeles Molina, omendu zituzten atzo, San Tomas eguna, Basotxon. Pozik eta umore ona lagun zutela jarraitu zuten ekitaldia ehun urteko bi emakumeek.

Aretoa lepo beteta zela Iriarteren senideek opariak jaso zituzten, baita ohorezko bazkide izendatu zituzten bi emakumeek ere. Basotxoko kantu taldeak eta Aretxabaletako txistulariek girotu zuten ekitaldia, Iriarteren pieza bi eta beste hainbat kantu abestuta. San Tomas eguna izanik txorizo muturtxoa janda bukatu zuten ospakizuna trikitilari eta pandero-joleek girotuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak