Leizarra Musika Eskolakoen Gabonetako kontzertuak ireki du Neguko Azoka

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko abe. 19a, 09:35

Aretxabaletako plazan, lehenengoz egiten ari diren Neguko Azokarako egokitu duten karpan egin zuten kontzertua atzo, egubakoitza, Leizarra Musika Eskolako ikasleek. Mariatxen Urkia eskolako zuzendariaren esanetan leku berrian "ikasleak apur bat estu" egon baziren ere, kontzetua polita izan zen eta ikasle eta entzuleek asko gozatu zuten. Tonbola ere jarri zuten Ez dadila instrumentu faltagatik izan leloarekin, etxean alboratutako instrumentuak batzeko eta Urkiak aurreratu duenez, batzuk batu ziren: "Biolontxeko bat, gitarra, klarinetaa, txistua, danborrak...". Bestalde, instrumentuak konpontu eta berriak erosteko salgai jarritako txartel guztiak saldu zirela ere aurreratu du; "erabateko arrakasta izan da", esan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak