Hasi dira banatzen Aretxarteren 2016ko egutegia

Mirari Altube Arrese 2015eko abenduaren 18a

Aretxarteren 2016ko egutegia.

Bizi, erosi, Atxabaltan izena duen egutegia gertu daukate banatzeko Aretxarteko kideek. Gaur, egubakoitza, hasi dira banatzen bezeroen artean eta gustura hartu dituzte horiek.

Ane Idigoras eta Ivan Valle argazkilariek erretratu dotoreak atera dizkiete merkatariei: Arkupen kantuan, pokerrean jokatzen, igerilekuan, Urkulun… Beste behin lotsa barik jarri dira argazkilarien eskuetan, eta gaurtik herritarren etxeetan sartuko dira urte guztirako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak