Segurtasun Sailak zabaldutako oharraren arabera, deia jaso zuen Ertzaintzak enpresa barrura hainbat lagun sartu zirela ohartaraziz eta linternekin hara eta hona zebiltzala azalduz. Enpresaren kanpo aldera zenbait patruila jon ziren eta lantegiaren teilatutik zehar lau pertsona zebiltzala ikusi zuten. Ertzainak bertan zirela jabetzean, esku-eskailera batetik jaitsi ziren susmagarriak eta enpresa alboko errekatik ihes egiten saiatu ziren. Agenteek lau gizonezkoak gertuko etxe bateko bebarruan ezkutatu nahian aurkitu zituzten.
Atxilotu egin zituzten ertzainek 20 eta 34 urteko lau gizonezkoak, aurrekaridunak laurak, eta epailearen aurrean utzi dituzte gaur.