Mª Rosario Alberdi Barrena, Antonia Arana Etxabe, Apolonia Gartzia-Etxabe Ugarte, Benito Domaica Sagastui, Isabel Bengoa Ezkibel, Gregoria Iñurrategi Etxebarria, Carmen Urrutia Ibabe eta Carmelo Igartua Barrutia omendu dituzte gaur Basotxon. Denek bete dituzte aurten 90 urte, baina guztiek ezin izan dute omenaldian egon. Seguru, elkarteko berotasuna iritsi zaiela.
Ohorezko aurreskuarekin egin diete harrera, eta ondoren korokoek abestu egin diete, trikitiaz gozatu dute, opariak jaso dituzte eta elkarrekin meriendatu dute. Merezitako omenaldia, zalantza barik.