Koktel musikala Leizarra musika eskolako bandaren kontzertuan

Mireia Bikuña 2015eko abenduaren 12a

Gabonetako doinuak, pelikuletako soinu-bandak eta Demetrio Iriarteren obrak izan dira emanaldiaren oinarri nagusienak. Jon Lopezen gidaritzapenan askotariko doinuak eskaini zuten.

25 bat musikarik osatzen dute Leizarra musika eskolako banda. Ikasturtean zehar eskola barruan lantzen dutena kalera ateratzen dute aldiro. Oraingo honetan ere lagunen eta familiakoen aurrean egin zuten kontzertua: Bravehart eta Grease pelikuletako soinu-bandak eta Gabonetako doinuak jo dituzte, besteak beste. Demetrio Iriarteren jaiotzaren 100. urteurrena ahaztu barik, txistulariak konposatutako hainbat pieza jo zituzten.

Leizarra musika eskolako ikasleen hurrengo emanaldia Gabonetako kontzertua izango da, egubakoitzean, hilak 18, 18:00etan, Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak