90 urteko zortzi bazkide omenduko dituzte Basotxon, domekan

Mirari Altube Arrese 2015ko abe. 11a, 09:00
Basotxoko kantu taldea iazko ospakizuna girotzen.

Urtean 90 urte bete dituzten bazkideak omentzeko ohitura dute Basotxo erretiratuen elkartean Santa Luzia egunez, eta domekan ere halaxe egingo dute. Zortzi dira aurten, eta 17:00etan izango da ospakizuna elkartean. 

Omenduak sei emakume eta bi gizon dira. Honako hauek: Mª Rosario Alberdi Barrena, Antonia Arana Etxabe, Apolonia Gartzia-Etxabe Ugarte, Benito Domaica Sagastui, Isabel Bengoa Ezkibel, Gregoria Iñurrategi Etxebarria, Carmen Urrutia Ibabe eta Carmelo Igartua Barrutia.

Ohorezko aurreskuarekin egingo diete harrera eta ondoren, Basotxoko katu taldearen ekitalditxoa izango da. Opariak jasoko dituzte gero zuzendaritza batzordekoen eskuetatik, eta ospakizuna bukatzeko txokolatea banatuko diete elkartutako guztiei trikiti doinuek girotuta.

Santo Tomas eguna 

Abenduaren 21ean, ostera, Santo Tomas eguna ospatuko dute. 11:00etan, Gabonetako 40 otar zozketatuko dituzte. Eta 17:00etan txistorra jana izango dute. Hori aprobetxatuta Demetrio Iriarte, elkarteko lehenengo lehendakaria, omenduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak