Etxean alboratutako musika instrumentuak jaso gura dituzte musika eskolako kideek

Mirari Altube Arrese 2015ko abe. 10a, 17:18

Ez dadila instrumentu faltagatik izan! izenarekin musika instrumentuak eskuratzeko ekimena abiarazi du Leizarra musika eskolak. Helburua da erosteko aukerarik ez dutenei laguntzea eta horretarako tonbola jarriko dute abenduaren 18an, 18:00etan, Herriko Plazan egingo duten Neguko Azokan.

Musika eskolako kideek uste dute hainbat herritarrek dituztela etxean erabiltzen ez dituzten musika instrumentuak: "Sasoi baten erabili eta orain hautsa hartzen zer egin horiekin ez dakitela". Hala, horiek jasoko dituzte erosteko zailtasunak dituztenei eskaintzeko. Instrumentu horiek musika eskolara bertara eraman daitezke edo hilaren 18an, tonbolara eraman. Trukean tonbolako txartel bat jasoko dute horiek.

Gainerakoek, 2 euroren truke erosi ahal izango dituzte tonbolako txartelak. "Diru hori izango da instrumentuak konpontzeko eta berriak erosteko", jakinarazi dute Leizarrako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak