Gertukom-ek gertuko hedabideen balio soziala izango du hizpide aurten

Idoia Davila 2015ko abe. 10a, 15:34

Abenduaren 14an, astelehena, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean Gertukom jardunaldiaren 3. edizioa ospatuko da. Gertuko komunikabideen inguruko jardunaldi honetan hauen balio soziala izango da aztergai aurtengoan.

Mondragon Unibertsitateko Hezikom ikerketa taldeak euskarazko komunikabideen balio soziala ikertzea helburu duen ikerketa proiektuaren lehen emaitzak aurkeztuko ditu Gertukomen. “Euskarazko komunikabideen balio soziala neurtzen, Goiena eta Berrian eginiko ikerketa-pilotua” ikerketak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetzaren babesletza izan du eta eta Hekimen elkarteak ere parte hartu du.

Unibertsitateko ikertzaileez gain EITB, Berria eta Goienako ordezkariek hartuko dute parte jardunaldian. Marti Petit ikertzaile katalanak ere emango du gaiaren inguruko ikuspegi orokorraren berri.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean eskainiko den ekitaldi hau irekia izango da aurtengoan ere eta honakoa izango da egitarau zehatza:

  • 09:00-09:15 Agurra eta jardunaldien aurkezpena. Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde Akademikoa.
  • 09:15-10:00 "Apuntes acerca del debate en torno al valor social de los medios de comunicación". Martí Petit. Consell de l'Audiovisual de Catalunya.
  • 10:00-10:45 "Propuesta metodológica para la cuantificación del valor social de las organizaciones". José Luis Retolaza (Deustuko Unibertsitatea; Deusto Business School) eta Leire San-José (EHU; ECRI Ethics in Finance).
  • 10:45-11:15 Etena
  • 11:15-11:45 "Euskarazko komunikabideen balio soziala neurtzen: Goiena eta Berria-n eginiko ikerketa-pilotua". Eneko Bidegain (Mondragon Unibertsitatea, Hezikom ikerketa taldea).
  • 11:45-13:00 "Balio soziala: euskarazko herri ekimeneko komunikabideen pertzepzioa". Alberto Barandiaran (Hekimen), Martxelo Otamendi (Berria-EKT), Iban Arantzabal (Goiena). Moderatzailea: Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibertsitatea).
  • 13:00-13:15 "Balio soziala: EITBren pertzepzioa". Andoni Aranburu EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendaria.
  • 13:15-13:45 Itxiera eztabaida.
  • 13:45 Lunch-a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak