Ane Etxabek irabazi du liburutegiko irakur puntu lehiaketa

Mirari Altube Arrese 2015eko abenduaren 7a

Ane Etxaberen marrazkia.

Aretxabaletako Udal liburutegiak 2016an banatuko duen irakur puntuan agertuko den marrazkia Ane Etxabek egindakoa izango da. Hark irabazi du lehiaketa eta 150 euro jaso ditu saritzat.

Guztira 208 lan aurkeztu dituzte 12 eta 16 urte arteko gazteek, eta epaimahaiko kideek jakinarazi dute marrazkiaren originaltasuna baloratu dutela: "Marrazkia ezberdina da alde batetik edo bestetik begiratu". Etxabe Kurtzebarri institutuko DBHko hirugarren mailako ikaslea da.

Marrazki guztiak egongo dira ikusteko Arkupe kultura etxean datozen egunotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak