Hona, Kultura Sailak zehaztutako oinarriak.
- 1.-Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
- 2.-Teknika librea izango da.
- 3.-Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoaK izango dira edota digitalean ekarriz gero, DINA 3n aurkez daiteke.
- 4.-Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du: ARATUSTEAK ARETXABALETA 2016
- 5.-Irabazleak 200 euroko saria jasoko du.
- 6.-Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
- 7.-Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira.
- 8.-Kartelak urtarrilaren 14a baino lehen entregatu behar dira Arkupe kultura etxean.
- 9.-Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
- 10.-Epaimahaiaren erabakia, urtarrilaren 18an jakinaraziko da.