Festa giroan esan diote agur udazkenari Kurtzebarri eskolako kideek

Mirari Altube Arrese 2015eko abenduaren 4a

Negua badatorrela igarrita agur esan diote udazkenari, astean, Kurtzebarri eskolako kideek eta jai giroa izan zuten eguazten iluntzean Iturrigorri frotoian.

Dantzan, kantuan eta lekaixoka jardun zuten lehenengo, eta ondoren, gura beste talo, buzkantza eta gaztaina izan zituzten, baita sagardoa ere. Ikasleen, gurasoen eta irakasleen artean pilotalekuko giroa bizkor berotu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak