Partidu parekatua eta puntu banaketa Ibarran: 1-1

Mireia Bikuña 2015ko aza. 29a, 20:10

Aretxabaletak eta Gasteizko Aurrerak berdindu egin dute. Puntu premia dute biek eta hori igarri egin da futbol zelaian. Etxekoak aurreratu dira Beñatek sartutako golari esker, baina atsedenaren aurretik berdindu egin dute gasteiztarrek. "Lehen zatian bigarren gola sartzeko aukerak izan ditugu, baina azken minutuetan sufritu egin dugu", esan du partiduaren bukaeran Beñat golegileak.

Aurreko aste bukaeran Elgorriagaren kontra irabazi ostean (0-1) gogotsu irten dira zelaira aretxabaletarrak. Aurrez aurre, Gasteizeko Aurrera. Hirugarren Mailako azken sailkatua. Puntu beharrarekin, aretxabaletarren antzera.

Orain arte jokatutako hamasei jardunaldietan ibilbide antzekoa egin duten bi talde direla garbi geratu da zelaian. Parekatua eta gol aukera gutxikoa izan da norgehigoka. Lehen zatia UDAk menderatu du eta Beñatek 21. minutuan sartutako golaz gain besteren bat sartzeko aukerak ere izan ditu. Atsedenaren aurretik, 33. minutuan, berdindu egin dute gasteiztarrek.

Azkenean sufritzen

Bigarren zatian asko nahastu da jokoa. Baloi luze asko egon da eta protesta asko ere bai. Azken minutuetan urduri ipini dira etxekoak eta Aurrerak estutu egin du. Aretxabaletarrek sufritu egin dute tarte horretan. Gasteiztarrek bigarrena sartzeko aukerak izan dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak