Gabonetako parkerako begiraleak behar ditu Udalak

Mirari Altube Arrese 2015eko azaroaren 27a

Gabonetako parkea jarriko du Udalak abenduaren 22an eta 23an Ibarra kiroldegian. Eta begirale lanak egingo dituztenak behar ditu. Curriculumak udaletxean utzi behar dira edo gazteria@aretxabaleta.eus helbidera bidali. Azken eguna da abenduaren 9a.

Abenduaren 22an eta 23an jarriko du Udalak Gabonetako parkea Ibarra kiroldegian. 3 eta 12 urte arteko neska-mutikoek jolas ugari izango dituzte han. Zaintzaile lanak egin eta sarrerak saltzeko begiraleak behar dituzte. Baldintza izango da 18 urte beteta izatea, eta kontuan hartuko dituzte honako hauek:

  • Begirale titulua izatea (5 puntu)
  • Irakasle ikasketak, psikologia edo pedagogia izatea (3 puntu)
  • Gabonetako parkean begirale ibili izana (2 puntu)
  • Udaleku irekietan egon izana (1 puntu)
  • Udaleku itxietan egon izana (1 puntu)
  • EGA titulua izatea (1 puntu)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak