Eta, ostean, Aretxabaletako korokoekin bazkaria egin du, Hirustan, Santa Zezilia guztietan bezala. "Ez dut abesten, ez naiz musikaria, baina 50 urteotan Santa Zezilia ospatu dut mahaiaren bueltan, koroarekin batera" adierazi du.
Jose Luis Arratibelek (Larrea, 1945) 50 urte egin ditu sakristau moduan Aretxabaletan eta erretiroa hartzera doa. Urte amaieran utziko dio. Gaur, Santa Zezilia egunez, omenalditxoa egin diote Aretxabaletako parrokiakoek, meza nagusian. Familiartekoak izan ditu alboan.