Hona Udalaren jakinarazpena:
"Aretxabaletako Udalak erabateko irmotasunaz gaitzesten ditu bart Parisen gertatutako atentatu izugarriak. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei ere adierazi nahi die elkartasuna. Aretxabaletako Udalak bete-betean arbuiatzen du edozein indarkeria mota.
Une latz honetan, Euskadiko Udalok besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi dizkiegu Parisko hiriari eta Frantziako herri osoari. Edonola ere gertakari hauen iturburuak azterketa sakonagoa behar duela uste dugu. Puntu honetan talde bakoitzak ikuspuntu ezberdinak ditugu. Bakoitzari dagokio honi buruz sakonago hausnartzea".