Aretxabaleta kirol elkarteko kideek jakinarazi dute orain dela bi urte hasi zirela Jauregirekin elkarlanean: "Ordutik UDAko hainbat eta hainbat jokalari, teknikari eta taldeekin lan egin du, emaitza ikusgarriekin, gainera".
Orain, hiru orduko zortzi talde coaching saio izango dituzte entrenatzaileek eta teknikariek. Ibarra kiroldegian elkartuko dira, 17:30etik 20:30era. Hona saioen egutegia:
1.- Azaroak 16
2.- Abenduak 14
3.- Urtarrilak 11
4.- Otsailak 15
5.- Martxoak 14
6.- Apirilak 11
7.- Maiatzak 16
8.- Ekainak 13
Gurasoendako saioak
Bestalde, UDArekin harremana duen edonorendako (gurasoentzat bereziki), hiru solasaldi gidatuko ditu Jauregik. Saio horiek ere Ibarra kiroldegian izango dira 18:30etik 20:00etara. Hona egutegia:
1.- Azaroak 24: Jokalari-guraso-elkartearen arteko harremanak.
2.- Otsailak 24: UDAren balioak: non gaude? norantz joan nahi dugu?
3.- Apirilak 20: Zer egingo dugu? Nola? Ekimen plangintza.
"UDAko kide diren neska-mutil guztiei ahalik eta hezkuntza osatuena eskaintzeko helburuarekin, UDAk ezinbestekotzat jotzen du gurasoen partaidetza eta inplikazioa horrelako ekimen batean", diote antolatzaileek eta gaineratu dute: "Bilkura hauen asmoa gurasoen bizipen, iritzi eta hausnarketak partekatzea da, neska-mutilen kirol eta giza garapenean guztiok batera ildo bertsutik modu eraginkorrean lan egin dezagun".
Argibide gehiagorako UDAko zuzendaritza batzordeko kideekin edo kirol zuzendariarekin jartzeko harremanetan jakinarazi dute; hona helbide elektronikoa: udaretxabaletake@gmail.com.