Frontenis txapelketa mistoaren azken partiduak jokatuko dituzte aste bukaeran

Mirari Altube Arrese 2015ko aza. 13a, 09:59
Azaroaren 7an bikoteak frontenisean jokatzen. Argazkia: UDA.

UDAk antolatutako frontenis txapelketako lehenengo bi jardunaldietako partiduak jokatu dituzte hamasei bikoteek, ezin gusturago jokatu ere, eta bihar hirugarrenekoak izango dituzte. Domekan bukatuko dute txapelketa finalerdiak eta finalak jokatuta.

"Segituan geratu da agerian bikote batzuen maila ona, eta orokorrean maila polita erakutsi dute guztiek", jakinarazi dute antolatzaileek, UDAko kideek, eta helburuak bete dituztela diote: "Giro polita izan da bai kantxan, bai harmailetan, eta jendea elkartu da ikustera, umeak, helduak eta aiton-amonak. Hala, gure helburuak bete ditugu". 

Hirugarren jardunaldiko partiduen ostean final laurdenak jokatuko dituzte bihar, zapatua, 12:30etik 14:00etara.

Domekan, ostera, finalerdiak izango dira 11:00etan eta 11:30ean, eta 12:30ean, finala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak