Zera jakinarazi du alkateak prentsa ohar bidez:
"2013ko martxoaren 14an, EAJ, EH Bildu, PSE eta PP talde parlamentarioek puntu bat bozkatu zuten batera, biktimen eta oroimenaren politikei buruzkoa. Hau da, azken hiru urteotan bakearen eta bizikidetzaren esparruan lortutako zeharkako adostasun bakarretakoa. Hauxe dio akordioak: "Bakea eta bizikidetza lortzeko, beharrezkoa da indarkeriaren bidegabekeria aitortzea, egindako mina onartzea eta biktimak duintzea; izan ere, biktima guztiek merezi dute egia, justizia eta konponbidea lortzeko eskubidea".
Alkate naizen aldetik, nire asmoa da Oroimenaren Eguna ahalik eta adostasun handienarekin egitea, eta, horretan oinarrituta, urterik urte aurrerapausoak ematea bizikidetzaren esparruan gure udalerrian.
Zentzu horretan, uste dut aproposena dela 2015eko Oroimenaren Eguna 2013ko martxoaren 14ko aipatutako akordio parlamentarioaren espirituarekin bat eginez deitzea. Esandako guztiagatik, nire proposamena/gonbidapena da azaroaren 10ean, 18:00etan, udalbatza 15 minutuz batzea (isilik), Iturrizar plazan, eta herritarrei eta udalerriko tokiko erakunde eta eragile sozialen ordezkariei ekimenarekin bat egiteko gonbit egiten diet".